Aitor Biain Bidarte

1983

Oñatiko (Gipuzkoa) Musika Eskolan hasi zituen ikasketak, klarinete, saxofoieta kantu klaseak hartuz. Mondragon Unibertsitatearen eskutik, InformatikanIngeniaria da eta Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan kantukoikasketak egin zituen Idoia Garmendia eta Miren Urbieta-Vegarekin. Ondoren, Musikaren pedagogian egin zituen ikasketak Euskal Herrikogoi-mailako musika Ikastegian- Musikenen. Ikastegi berdinean azkenik,  Koru eta Orkestra Zuzendaritza ikasketak eginzituen Gabriel Baltés eta Basilio Astulez-ekin (Abesbatza zuzendaritza) etaArturo Tamayorekin (Orkestra zuzendaritza) Musikenen. Investigación Musical masterraegin du UNIR-en eta Gestión Cultura formakuntza jaso du. Gaur egunMusikologiako ikasketak gauzatzen ari da. Zuzendaritza ikastaroak egin dituEuskal Herriko Abesbatzen Elkartearen eskutik, ospe handiko irakasleekin, halanola, Werner Pfaff, Tamara Brooks, Carlo Pavese, Roland Berger, Johan Duijck,Laszlo Heltay, Juan Luis Martínez, Vasco Negreiros eta Basilio Astulez. Bestehainbat zuzendarirekin gauzatu ditu ikastaro eta seminario ugari (J. Casas, G.Graden, E. Carrasco, V. Miskinis, M. Guinand, N. Faran, J. Busto,...).

Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzaren zuzendaria da (EHU - UPV),baita Bergarako Orfeoiarena, Oñatiko Ganbara Abesbatzarena, Hots Abesbatzarenaeta Ganbara Gazte-Txikirena ere. Talde guzti hauekin estatu eta Europa mailakohainbat bira egin ditu, eta Euskal Herriko (Baluarte, Kursaal, Euskalduna)nahiz atzerriko agertokirik ospetsuenetan zuzendu du. Hainbat eta hainbat sariirabazi ditu azken urteotan, talde mailan eta baita maila pertsonalean ere.Azpimarragarrienak, esaterako, 2017ko maiatzean Tours-eko (Frantzia)"Florilège Vocal" nazioarteko abesbatzen lehiaketan eta 2015ekoabuztuan Arezzoko (Italia) "Fondazione Guido d'Arezzo" nazioartekoabesbatzen lehiaketan lortutako zuzendari onenari emandako sariak.

Bere berezitasuna ahozko a cappella errepertorioa da, baita garaiguztietako ahozko-orkestarako literatura. 5 disko grabazio zuzendu eta editatuditu eta J.Busto, J.Elberdin, D.Azurza, J.Guerrero, E.Ugalde, X.Sarasolaetabarren 30 lanetik gora estreinatu ditu.

Aldizka tailer eta seminarioak ematen dit. Carlos Menak zuzendutakoGasteizko katedraleko abesbatzaren zuzendari laguntzailea izan da.

Zuzentzeaz gain, Gabriel Baltés-ek zuzentzen duen KUP Taldean abesten du.

2020tik Oñatiko Musika Bandako zuzendari da eta baita Aequus Ensembleorkestra sinfonikokoa.

2019-21 denboraldian EHGA (Euskal Herriko Gazte Abesbatza)ko zuzendari izanda Basilio Astulezekin batera.

2024geroztik Euskalerriko Abesbatzen Elkarteko ZUZENDARI ikasketa planekozuzendaritzako irakasle da.

© 2026 Aitor Biain Bidarte. All Rights Reserved.
Photos by Nagore Goñi