"My concern is not to know whether I am great or not, rather whether I am developing as a person with every day that passes"
Bere zuzendaritza ikasketak Gabriel Baltés, Basilio Astulez (Abesbatza zuzendaritza) eta Arturo Tamayorekin (Orkestra zuzendaritza) burutu ditu Musikenen. Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen eskutik zuzendaritza ikastaro askotan izan da.
Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatza (EHU - UPV), Bergarako Orfeoia, Ganbara Abesbatza, Hots Abesbatza eta Ganbara Kantu Eskola zuzentzen ditu. Hainbat eta hainbat sari irabazi ditu azken urteotan, talde mailan eta baita maila pertsonalean ere. Azpimarragarriena 2017ko maiatzean Tours-eko (Frantzia) "Florilège Vocal" nazioarteko abesbatzen lehiaketa lortutako zuzendari onenari emandako saria.