Gaixorik nago, eta zer? proiektua, Hots Abesbatzak 2024ko abenduaren22rako prestatu duen ikuskizuna da FAKTORIA SOZIALA proiektuaren barruan.
Bularrrekominbizia, emakume askok jasaten duten gaixotasuna da. Askotan tabu bateanbihurtzen da, eta gaixoak biktima bezela tratatzen ditugu. Egoera haukontatzeko sortuko da historia hau. Historia baten bitartez, gaixorik dagoenpertsona baten sentimenduak eta bizipenak kontatuko dira 4 lagunek osatzenduten whatsapp talde baten barruan. Kemena nondik ateratzen duen erakutsikoduen ikuskizun bat izango da eta nola bere lagunek laguntzen duten prozesuan.Guzti hori elkarrizketa desberdinetan elkarbanatuko dute protagonistek hainbatemozio desberdin erakutsiz. Guzti hau, irudi, ahots, eta musikaz gauzatuko da.Diseinu grafikoa Arri Iraetak egin du.
Pentsatzeraeramango gaituen historia ahaztezina izango da.
3 konposatzaileriegin zaie enkargua, 3 obra berri idazteko. Eta testuak aldiz Josu Zubiak idatziditu:
· BORROKA (Jon Saenz)
· ZULO BELTZETATIK (Iker Gonzalez)
· EZEREN ESPEROAN (Josu Elberdin)
Piano-jolelanetan Amaia Zipitria arituko da, eta bakarlari gisa aldiz Edurne Usandizagaeta Blanca García de Amezaga.
Proiektuhonetan IZAN INURRI taldea izan dugu atzetik, eta kontzertu solidarioa izangoda. Sarreran zati bat, 3 euro, erakundearentzako izango baita. Kontzertu honetanlortzen den diru guztia, 2025eko erretiroak antolatzeko erabiliko duerakundeak.
Gaineraegun berdinean IZAN INURRIk beraien materiala jarriko dute saltzen kontzertuan(egutegi, kamiseta eta abar.). Eta 0 lerroa ere irekita egongo da ordurartenahi beste donazio egiteko.
Aurrez,IZAN INURRIkoek hitzaldi bat emango dute Oñatiko Santa Ana antzokian, abenduak18an arratsaldeko 19:00etan. Bereziki beraien taldea aurkeztu eta zertaradedikatzen diren azalduko dute.