Arlo profesionalean duen eskakizuna eta 1979an jaio zen Oñatiko Musika Banda proiektuarekiko duen entrega eta dedikazioa izan dira Iñaxio Ibarrondoren lanaren zigilu.
Eta, gaur egun, 42 urte geroago, lortutako musikari profesionalen harrobia da bere lanaren erakusle.
Hilabete honetan, ia bost hamarkadako zikloa amaitzen da.
Ibilaldi horretan, Oñatiko Musika Bandak lortutako kalitate-maila ikusteko aukera izan da egin duen emanaldi bakoitzean, eta oñatiarrentzat hain kuttunak diren herriko kaleak, plazak, Santa Antzokia, Kontzejupeia, Lazarraga, Arantzazu edo edozein txoko musikaz betetzen jarraitzeko aukera bere lanaren eta dedikazioaren isla da.
Bere talentuagatik, eskuzabaltasunagatik eta arlo kulturalean egindako ekarpenagatik Oñatiko herria beti egongo da Iñaxiorekin zorretan.
Aurrerantzean, zuk erakutsitakoa praktikan jarri eta lanarekin jarraitzeko ilusioa dugu. Etorkizunean mailari eustea espero dugu.
Eskerrik asko, bihotzez, Iñaxio!